GIZARTEAREKIKO ERAGINA

Historian zehar, berrikuntza teknologiek gure bizimodua eta pentsaera aldatu dute. Produktu teknologiko bat sartzeak aldaketak eragin dizkio produktu hori erabiltzen duen gizarteari:
  • Produkzio moduak eta laneko harremanak aldatzen ditu. Komunikazioaren teknologiei esker, adibidez, milaka kilometrora dauden pertsonak elkarrekin lan egin dezakete.
  • Lanbide berriak sortu eta beste batzuk galtzen dira. Internetekin, adibidez, lan asko ez dira beharreazkoak baina programatzaileak, web orri diseinatzaileak... bai, ordea.
  • Pertsonen ohiturak aldatzen ditu. Gaurko komunikazio teknologiek, adibidez, bizitza sedentarioa izatera bultzatzen dute, gizabanakoak etxean geratzen bait dira.
  • Legeetan aldaketak eragiten ditu. Delitu informatikoek edo egile eskubideak errespetatu gabe kopia ilegalak egitea, adibidez, beharrezkoa egin du zigor kodea aldatzea.
  • Zatiketa sortzen da teknologia dutenen eta kontrolatzen dutenen eta teknologiarik ez dutenen artean. Banaketa hauek herrialdeen artean egoten dira, baina baita herrialde bereko pertsonen artean, adibidez, belaunaldi desberdinen artean, aberatsen eta pobreen artean...
Eragina iraunkorra eta sakona da gure gizartean, gure pentsaeran eta gure jarreran, eta hare gehiago gure garapen fisikoan.
 
1. Zer aldaketa ekarri ditu gizartean automobilaren asmakuntzak eta erabilpenak?
2. Eta telefono mugikorraren asmakuntzak eta erabilpenak?
3. Aipatu soinua gordetzeko balio duten edo balio izan duten euskarriak. Zerrrendako objektuak kronologikoki ordenatu.


Fabrikazio tekniken bilakaera

Iraultza Industriala heldu arte objektuen produkzio gehiena eskuz egindakoa zen. Artisau bakoitzak bere tresnak eta objektua egiteko beharrezko ezagutzak zituen eta denbora pasatu ahala ezagutzak handitu eta zabaldu ziren. Era berean, objektuak egiteko baliabide teknikoak gero eta garestiagoak eta konplexuagoak egin ziren. Ondorioz, kapitalaren eta produkzio bitartekoen jabe ziren pertsona batzuk agertu ziren. Teknikoak ere agertu ziren; objektuak egiteko nahikoa ezagutza zeukaten baina ez zituzten objektuak egiten, objektuak egiten zituztenak zuzentzen dituzte.

Iraultza Industrialaren ondorioz, gremioak eta manufakturak desagertu ziren. Eskuz egindako lanean oinarritutako lana, makinak egindako beste batera igaro zen, industriak agertuz. Makineria erabiltzeko gero eta ezagupen gutxiago behar zen. Lana zatitan banatu zen eta langile bakoitzak zati bat egin behar zuen eta gainerako prozesua ez zuen ezagutzen.


Fabrikazio prozesua zatitan banatu ondoren, zati bakoitzari denbora tarte bat ezarri zitzaion, nork egiten zuen kontutan hartu gabe. Eginkizunak behar bezala ordenatuz eta makinak jarriz gero, lana azkarrago egin ahal zituzten, gehiago produzituz dendora gutxiagotan. Ideia hauetan oinarritzen dira muntatze katea eta sailean produzitzea.
Historia de Ford - Cadena de montaje https://youtu.be/XSc-tV5m4rA
Cadena de montaje - Concesionario https://youtu.be/z7jEyRzhCIM

Zenbait prozesuetan, langileek egiten zituzten lan errepikakorrak makinak egiten dituzte orain, automatismoak eta robotak erabiliz. Horrela, langileak, lana egin beharrean, makinek egiten dutenaren ikuskatzaile bihurtu dira. Kasu batzuetan, kontrolaren arduraduna ordenagailu bat da; ordenagailuak makinen funtzionamenduaren datuak jasotzen ditu eta makinak bakarrik lan egiten duela esan daiteke.
 
4. Zein dira artisau fakrikazioaren abantailak eta desabantailak? Eta fabrikazio industrialarenak? Taula bat osatu.


Lanbide zaharrak
Teknologien eta lan sistemen aurrerapenak, lanbide zaharrak pixkanaka galtzea ekarri du.

Textos complementarios (Anaya) Artesanías (PDF)








 
5. Bilboko hiriaren fundazioa 1300. urtean izan zen. Mapa aztertu eta erantzun: nolako izenak dituzte alde zaharreko kaleek?


Arrakala teknologikoa
Aurrerapen teknologikoek abantailak ematen dizkiete bultzatzen dituzten talde sozialei. Burdina nola lortu eta landu zekiten zibilizazioek, adibidez, brontzezko armak eta tresnak zituztenei nagusitu zitzaizkien. Lurrin makinaren asmakuntzak, trenbideak eta sailean produzitzeko makinak, potentzia bihurtu zituzten nazio industrializatuak. Gaur egun, komunikazioak, informatikak, bioteknologiak eta robotikak markatzen du aldea.

Herri garatu eta garatzeko bidean daudenen artean alde nabarmenak daude. Eta denbora pasa ahala, aldea nabarmendu egiten da eta arrakala teknologikoak pobreago egiten ditu jadanik pobreak direnak. Globalizazioa posible egin duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiek, ozta-ozta daude eskuragarri planetaren erdian baino gehiagotan.

Pobrezia errotik kendu nahi bada, mundu eramangarria lortzeko giltzetako bat herri pobreetan zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzean datza.

 
6. Elikagaien produkzio osoa bikoiztu edo hirukoiztu egin da azken urteotan gose gehiago daukatenen lurraldeetan, baina pertsona bakoitzeko elikagai kopurua ez da ia aldatu. Zergatik gertatzen da hau zure ustez?


Jarduera

  • Orrialdean zehar egiten diren galderei erantzun eta dokumentu batean erantzunak idatzi.
  • Ondoren, guztion erantzunak amankomunean jarriko ditugu eta eztabaida izango dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina