KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK


Telekomunikazioak

Telekomunikazioak seinale elektriko edo elektromagnetikoak erabiltzen dituzten mezuak dira.

Bitarteko hauek, besteak beste, telegrafia, irratia, telefonoa, telebista eta datuen bidaltzaile eta ordenadore interkonexioak erabiltzen dituzte.

Mezuaren igorpena modu fisikoan eman daiteke, esate baterako, kable metaliko bat (kable bidezko komunikazioa) edo atmosferako aireak (haririk gabeko komunikazioa), edo hutsean bertan ere gauza daiteke, baita kanpo espazioan ere (satelite bidezko komunikazioa).

Modu orokorrean, telekomunikazio sistema bat ondoko elementuek osatzen dute:
  • Transmisorea (bidaltzailea edo igorlea). Mezua zeinu fisikoetan (elektrikoak, argizkoak, irrati uhinak) bihurtzen duen dispositiboa da. Kanal baten bitartez bidaltzen ditu.
  • Transmisio kanala. Seinaleak bidaiatzen duen bidea da, bidaltzailetik hartzailera.
  • Hartzailea. Seinaleak jasotzen dituen dispositiboa da. Honen bitartez mezu originala jasotzen da.

Seinale motak
Seinale analogikoak uhinak
Seinale digitalak 1 eta 0


Transmisio kanal baten ezaugarriak
Transmisio kanalak kapazitate eta banda zabaleragatik bereizten dira.
  • Kanal batek duen kapazitateak, datuak kanal horretatik bidali ahal izateko abiadura zehazten du. Unitatea: bits segundoko (bps).
  • Banda zabalerak kanaletik denbora jakin batean, pasa daitekeen datu kopurua adierazten du; komunikazio batean segundoko transmiti daitekeen informazio kantitatea da. Unitatea: hertzioak (Hz).
Bandaren zabalera handitzean, kanalaren kapazitatea ere handitzen da. Ondorioz, bidalitakoaren kostua handiagoa da.

Bandaren zabalerak berak bakarrik ez du ziurtatzen bidalitakoaren abiadura; momentu jakin batean, kanala erabiltzen ari den erabiltzaile kopuruak ere zerikusia du.

Banda zabalera analogikoa: potentziarik handiena duen uhin-zatia da (Hz). Soinuak edo irudiak transmititzen badira Hz-tan (edo bere multiploak).

Banda zabalera digitala: denbora unitate batean bidali daitekeen datu kantitatea da, bps-tan neurtuta.
Batzuetan denbora asko behar izaten da web orri batean sartzeko; bideokonferentzietan irudiek mugimendu motelak dituztela dirudi; norbaitekin telefonoz hitz egiten dugunean haren ahotsak soinu ezberdinak izaten ditu.


Perturbazioak seinalean
Bitarteko batetik zehar hedatzen den heinean, baliteke hartzailearengana heldu baino lehen seinalea aldatzea edo degradatzea. Seinalearen kalitatearen murrizketaren arrazoiak:
  • Zarata: jatorrizko mezuarekin bat ez datorren seinalea da, bidean bere baitan txertatzen dena.
  • Atenuazioa: seinalearen energiak distantzian duen gutxitzerekin zerikusia dauka. Gaitzesteko errepikagailuak eta anplifikagailuak erabiltzen dira. Honela, seinaleak hartzaileak jasotzeko beste indar izango du.
  • Distortsioak: bide gidatuetan, seinale baten hedaduraren abiadura frekuentziaren arabera aldatzen da; seinalea frekuentzia askok osatzen dutenean, desfase bat sortzen da eta seinalearen osagai desberdinak hartzaileari une desberdinetan heltzen zaizkio.
Zarataren eragina seinale digital batean
Atenuazioaren eragina


Multiplexazioa
Teknika honen bidez, seinale asko bidali daitezke kanal beretik (kable beretik edo frekuentzia banda beretik), nortasuna galdu barik. Multiplexazio modu desberdinak:
  • Denbora banaketagatik sortutako multiplexazioa (TDM Time Division Multiplexing). Ez dira elkarrizketa guztiak aldi berean transmititzen; erabiltzaile bakoitzari denbora tarte txiki jakinak ematen zaizkio transmititzeko. Banda estuko kanalak transmititzean datza banda zabaleko kable bakar batetik. Horretarako, transmititu nahi den seinale bakoitza frekuentzia ezberdin bateko banda batera bihurtu behar da. Transmisio analogikoko sistemetan erabiltzen da.

  • Frekuentzia banaketagatik sortutako multiplexazioa (FDM Frequency Division Multiplexing). Banda zabaleko kanal batetik, banda estuko hainbat kanal pasatzea da bere egitekoa. Horretarako, frekuentzia ezberdinetako seinaleak erabiltzen dira. Transmisio analogikoko sistemetan erabiltzen da.
  • Kode banaketagatik sortutako multiplexazioa (CDM Code Division Multiplexing). Seinale bakoitza kode batekin markatzen da ezagutu ahal izateko. Horrela, seinale bat baino gehiagok kanal bera konpartitu arren (denbora berean eta frekuentzia berarekin) posible izango da banatu ahal izatea.

Kable bidezko komunikazioa

Eroale motaren arabera kable mota desberdinak daude; seinalea elektrikoa (pare bihurritua, koaxiala) zein argizkoa (zuntz optikoa) izan daiteke.


Pare bihurritua. Bihurritutako kable bitan datza. Kominikazio lotura bakoitzerako parea behar da. Kable pareak elkarrekin daudenean, pare bihurritu bakoitzak bihurritzeko pausu ezberdinak jarraitzen ditu, interferentziak txikitzeko. Seinale analogikoak eta digitalak transmititzea uzten du. Bideratutako mediorik sinpleena, merkeena eta erabiliena da. Bere eragozpen nagusiak distantzia laburra eta transmizio abiadura txikia dira, eta zaratari eta interferentziei dien sentsibilitate handia. Telefonian asko erabiltzen da.

Koaxiala. Kobrezko kablea da, material isolatzaileko azal batekin; azal honek sare metalikoa du, interferentziak blokeatzen daguntzen duena. Talde hau beste kapa isolatzaile batek biltzen du. Pare bihurrituak baino transmizio abiadura handiagoak ditu, interferentzia gutxiago eta distantzia luzeagoetarako erabili daiteke. Eragozpen nagusiak zarata eta seinalearen indar gutxitzea dira. Seinale analogikoak eta digitalak transmititzea uzten du; seinale analogikoetarako anplifikadorea behar da eta seinale digitaletarako errepikagailua. Ordenagailu sareetan, kable bidezko telebistan eta distantzia luzeko telefonian erabiltzen da.

Zuntz optikoa. Ile baten lodiera duen kristalezko edo plastikozko zuntz batez edo batzuez osatuta dago, estalkidura batez inguratuta, hezetasunetik, zapalketatik, urraduretatik... babesteko. Kable bihurrituek eta koaxialek baino tamaina eta pisu gutxiagoa dute. Ez dituzte zarata eta interferentzia elektrikoak nabaritzen. Seinalearen gutxitzea askoz txikiagoa da eta orduan errepikagailuak banatuago egon daitezke, ondorioz, komunikazio sare transkontinentaletan eta transozeanikoetan erabiltzen da. Banda zabalera handiagoa erabil dezakete, ondorioz, komunikazio anizkotasunerako, Internet eta abiadura altu edo sare lokaletarako egokiak dira.

Kablea darabilten komunikazio sistemak, beste batzuen artean, ondorengoak ditugu:

Telefono-sare konmutatua. Kobrezko kableen bitartez transmititzen diren seinaleak oinarrizko telefono sarea osatzen dute. Ahotsaren transmisiorako diseinatu zen (telefono finkoa) baina datuak ere bidali daitezke (fax, modem); ahotsa modulatu gabe bidaltzen da, hau da, mikrofonoak sortzen duen ahotsa zuzenean pasatzen da kablera. Terminal telefonikoak (telefonoak) kanal bakarreko konmutazio zentral batetik komunikatzen dira; hortik telefono eta entzungailuko seinaleek bidaiatzen dute. Konmutazio zentralak, deitzen duen telefono linea eta deia jasotzen duen telefono linea elkartzen ditu eta lotura hori komunikazioa dagoen bitartean mantentzen da.
Banda zabaleko kable sareak (HFC Hybrid Fiber Coaxial). Kable koaxiala eta zuntz optikoa konbinatzen dute. Lau atal dituzte: goiburua, enborreko sarea, distribuzio sarea eta abonatuen hargune sarea. Zerbitzu asko eskaini ahal dira: bideo digital eta analogikoko difusioa, telebista aurreratua, telefonia, ikus-entzunekoa, bideokonferentzia, ordenagailu saretara sarrera...
Ordenagailuen sare kableatuak. Era askotako kableak erabili daitezke: pantailaratze gabeko kable bihurritua (UTP) RJ45 konektorearekin (ohikoenak sare lokaletan), pantailaratzea duen kable bihurritua (STP eta FTP), eta kable koaxialak.
 
 RJ45 konektorea

Haririk gabeko komunikazioa

Komunikazio-sistema askotan igorlea eta hartzailea ez daude kable baten bidez lotuta. Kasu horretan, nola liteke informazioa igorri eta jaso ahal izatea? Hari gabeko seinaleak igortzen direnean erradioelektriko izeneko uhinak erabiltzen dira, ia beti. Bandetan banatzen dira, maiztasunaren (frekuentziaren) arabera. Banda guztien multzoari espazio erradioelektrikoa deritzo.





Telefonia mugikorra

Komunikazio sateliteak

Komunikazio datu sareak

Internet. Internetera sarrera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina