GARAPEN HISTORIKOA

Jaiotzen garenetik produktu teknologikoez inguratuta gaude. Horietariko bakoitza asmatua edo aurkitua izan da historiaren une batean eta aldaketak ekarri ditu erabiltzen zuten pertsonen bizimoduan eta pentsaeran.

Garai bakoitza besteengandik energia iturriengatik, arte lanengatik, pertsonaia handiengatik, sinesteengatik, gerrengatik, dauzkan materialengatik, ezagatzen diren prozesu teknologikoengatik eta egin ahal dituen produktuengatik bereizten da.

Paleolitikoa (K.a. 10.000 urtera arte)
Gizateriren historiaren garairik luzeena da eta gutxien ezagutzen dena. Hasieratik (milioi bat urte baino gehiago) nekazaritzaren aurkintza arte. Askotan HARRI AROA esaten zaio.

Gizakiak ehiztariak eta bltzaileak dira batez ere. Elkarte txiki nomada batzuetan bizi ziren. Material naturalak soilik erabiltzen zituzten. Energia iturri nagusia sua zen.

Garai honetako lorpen teknologikoak honakoak dira: harriz, egurrez, hezurrez eta adarrez egindako instrumentu eta tresnak eta ehizarako eta arrantzarako armak (arpoiak, aizkorak, arkuak, geziak...), jantziak eta pigmentu batzuk.


Neolitikoa (K.a. 10.000 - 3.000)
Paleolitikoaren bukaeran planetan 10 milioi biztanle zeuden, janaria urritzen hasteko beste. Herri batzuk animaliak etxekotzen eta landareak landazten hasi ziren Ondorioz, sedentarioak egin ziren. NEKAZARITZA IRAULTZA hasi zen.

Pertsonek beren ondasunak garraiatu behar ez zituztenez, objektuak pilatzen hasi ziren. Pertsona batzuek besteek ekoiztutako produktuen hondarrekin bizi ziren eta eltzegile, musikari, eskriba, soldadu, apaiz edo errege bihurtu ziren. Erregai nagusia egurra zen. Animaliak etxekotu eta euren indarra erabili zuten kargak eramateko.

Nekazaritzaren garapenak nekazaritzako tresnak eta elikagaiak biltzeko ontziak egitea ekkari zuen; gara honetan hasi ziren zeramika eta jantziak lantzen.


Antzinaroa (K.a. 3.000 - K.o. 400)
Garai honetan, agian klima beste garai batzuetan baino askoz onagoa zelako, zibilizazio handiak agertu ziren Mesopotamian, Indian, Txinan, Egipton, Ameriketan (Inkak eta Maiak), Grezian eta Erroman. Zibilizazio hauek hiriak eraiki zituzten eta bideak komunikatzeko; metalak lortzeko eta lantzeko modua asmatu zuten (lehenengo urrea, zilarra eta kobrea; gero brontzea eta geroago burdina).

Ontzi handiak eraiki zituzten, lehenengo egutegiak eta IDAZKERA garatu zen (paperezko, buztinezko edo papirozko oholtxoetan). Energia iturri nagusiak animaliak eta sua ziren. Indarra biderkatu edo ahalegina murrizteko makinak erabiltzen hasi ziren: polea, tornoa, plano makurtua, gurpila.


Erdi Aroa (400 - 1500)
Erromatar Inperioaren desintegrazioarekin eta Konstantinoplaren gainbeherarekin hasi zen Erdi Aroa Europan. Garai honetan Gurutzadak, izurrite beltzaren epidemia Europan, kultura Islamikoaren loraldia eta katedralen eraikuntza izan zen.

Sua eta animalien energiarekin batera, energia hidraulikoa eta eolikoa erabiltzen hasi ziren errotak eta makinak mugitzeko. Harrikatza erregai bezala erabiltzen hasi ziren. Artisautzak eta burdinaren metalurgiak gorakada handia izan zuten, energia hidraulikoaren eta eolikoaren aplikazioei esker. Nekazaritza tekniketan hobekuntza nabarmenak izan ziren eta elikagaien produkzioa nabarmen handitu zuten, sega, zelaiak ongarritzea eta horrelako asmakuntzekin.


Garai modernoa (1500 - 1750)
Garai honetakoak dira Amerikaren aurkikuntza, mundu berrien konkista eta merkataritzaren gorakada ozeanoen bidez. Errenazimenduaren eta Iraultza Zientifikoaren garaia ere bada. Pertsonaia batzuk aipatzekoak dira: Leonardo da Vinci, Copernico, Galileo, Newton, Cervantes eta Lutero. Energia egurretik, uretatik eta haizetik lortzen dute. Errealizazio mekaniko handien garaia da: malguki erlojua, teleskopioa, barometroa, mikroskopioa, ehundegi mekanikoa, eta, batez ere, tipo mugikorren inprenta.

Inprentari esker, ezagutzen eta argitaratzen hasi ziren ikertzeko eta naturarekin harremanetan jartzeko pentsaera aldatu zuten tratatu teknikoak, metodo zientifikoaren garapena lortuz.



Lehenengo Industria Iraultza (1750 - 1870)
Gero eta eskulan gutxiago behar zen elikagaiak egiteko, ondorioz, nekazariek hirira migratu zuten, industrian lana bilatzeko. Lantegietan makinak erabiltzeak, eskulanaren beharra jeisten zuen. Horrela sortu ziren proletarioak eta lehenengo mugimendu sindikalak, meatzetan eta lantegietan zeuden osasun egoera, ordutegi eta soldata tamalgarriei erantzuteko.

Nekazaritzan eta artisautzan oinarritutako ekonomia batetik, objektuen produkzio masiboan oinarritutako ekonomia batera igaro zen gizartea. Aldaketa hau Ingalaterran hasi zen honako faktoreak eraginda:

  • Populazioaren handitzea, jaiotza-tasaren handitearengatik eta, batez ere, hilkortasun-tasaren jaitsierarengatik, garbitasunean, osasunean eta medikuntzan izandako aurrerapenei esker.
  • Nekazaritza biztanleen gorakada, makina berrien erabilerarengatik eta lurra esplotatzeko teknika berriengatik.
  • Ikatza energia gisa erabiltzea, egurraren ordez.
  • Lantegietako eraginkortasuna handitzea, produktuen kalitatea eta kantitatea biderkatzen zuten makineria sartzeagatik. 
  • Merkataritzaren hedapena, bideen hobekuntzak, trenbideak eta lurrunontziaren aurkikuntzak lagundua.

Burdinaren eskaintza handitu egin zen, makinak, itsasontziak eta trenbdeak egiteko beharragatik. Honek, ikatza erregai gisa erabiltzearekin batera, burdingintza bultzatu zuen eta, denbora laburrean, Ingalaterra potentzia industriala bilakatu zen.

Industrializazioa beste herrialde batzutara hedatu zen: Alemania, Belgika, Frantzia, Amerikako Estatu Batuak eta Japon. Hiriak handitu ziren, makinak produkzio bide nagusi bihurtu ziren eta aldaketa garai bat hasi zen.


Bigarren Industria Iraultza (1870 - 1914)
Garai hau krisi ekonomiko baten ondoren hasi zen. Energia iturri berrien agerpenarekin bat dator: elektrizitatea eta petrolioa. Aurrerapen handiak izan ziren elektrizitatearen produkzioan, garraioan eta industria kimikoan. Altzairuak burdina ordezkatzen zuen eraikitzeko material gisa. Lanean antolakuntza metodo berriak garatu ziren, esaterako, muntatze kateak.Sistema hau arrakazta handiz aplikatu zuen Henry Ford-ek 1970ean automobilen fabrikazioan.

Produkzio industriala hirukoiztu zen eta horrekin batera lehengaiak eta maerkatu berriak aurkitzeko beharra. Europako potentzia nagusiak Afrika eta Asiako eremu handiak kolonizatzen hasi ziren. Produkzio erlazioak industrializatutako nazioen eta industrializatu gabeen arteko aldeetan oinarritu ziren: industrializatuek teknologia zeukaten eta produktuak ekoizten zituzten, eta industrializatu gabeek lehengaiak eta eskulana zeukaten.


1915etik gaur egun arte
Garai hau Lehenengo Mundu Guerratearekin hasi eta gure egunetara arte heltzen da. Aipatzekoak dira honako gertaerak: errusiar iraultza, bi mundu gerrak, bonba atomikoa lehertzea, gizona ilargira heltzea eta petrolioaren krisia. Energia iturri nagusiak erregai fosilak eta mineral erradiaktiboak dira. Hala ere, erregai hauen erreserbak gutxitu eta ekologia kontzientzia hazi ahala, energia alternatiboak gero eta gehiago erabiltzen dira.

XXI. mendearen lehenengo urteetan badirudi berriro ere eskura dauden baliabideak ez direla nahikoa planetan bizi garen 8.000 milioi pertsonok elikagaiz eta energiaz hornitzeko. Are gehiago, baliabideak eskastu ez ezik, jarduera industrialak eta kontsumismoak ingurumena larriki kaltetzen ari dira.

Ikusi Denbora lerroa 



JARDUERA
Zein izan ziren garai bakoitzeko lorpen teknologiko garrantsitzuenak? 
Bilatu garai bakoitzean izan diren lorpen teknologikoak eta DENBORA LERROA osatu.


Webgrafia
Grandes inventos
Inventos del Siglo XIX

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina