PROZESU TEKNOLOGIKOA

Egoera bat arazo kontsideratu daiteke era automatiko batean ebazteko gai ez garenean; gogoetak egiten ditugu eta jarraituko ditugun pausuen gainean erabakiak hartu behar ditugu buruketa hori ebazteko.

Teknologiak inguruko arazoak konpondu eta beharrak asetzen laguntzen digu eta horretarako proiektu-metodoa erabiltzen da. Gizakien beharrak ikasteko orduan, bi aukera daude: pertsona edo talde batek planteaturiko beharrak ikertzen dira edo objektu teknologikoak aztertzen dira.

Arazoaren ebazpena: proiektu-metodoa
Teknologiak inguruko arazoak konpondu eta beharrak asetzen laguntzen digu. Behar bat asetzen duen objektu bat eraiki nahi denean PROIEKTU-METODOA erabiltzen da. Gure arazoa edozein dela ere, hura konpontzeko egin beharreko urratsak edo pausuak berdinak izaten dira beti:
1. Buruketa definitu: zer lortu nahi den zehaztea eta hori egiaztatzeko zein bide eraman dugun.

2. Ebazpen bat diseinatzen: informazioa bilatu (dokumentatu, merkatu analisia), objektuak aztertu, eta guzti horrekin erabakiak hartu; erabaki guzti horiek bozeto batean gauzatzen dira. Emaitza posibleen artean bakar baten alde egin beharko da.
GOGOAN IZAN: arazo bat ebazten saiatzen garenean, galdera batetik
emaitza asko existitzen dira eta hori lortzeko hainbat modu.

3. Lana planifikatzea: faktore teknikoak eta ekonomikoak, antolamendu faktoreak, denbora, materialak, gastuak, pertsonak, lanak, lekua, erremintak… Dokumentu batzu landu beharko dira: planoak, piezakatze orriak, aurrekontua…
PROIEKTU TEKNIKOA: proiektua deskribatzen duen dokumentua:
zer egingo den, nola (plangintza)...
Textos complementarios (Anaya): Cómo elegir los materiales (PDF)

4. Soluzioa fabrikatu: objektua piezaka egiten da, planoetan jarritakoari jarraituz. Ondoren muntaia egiten da. Fase hau burutzeko, fabrikazioan erabiliko diren teknika, prozedura eta erraminten erabilera egokia ezagutzea komeni da.

5. Emaitza zuzena den konprobatzea. Bukatutzat ematen denean, amaiera ebaluazio bat egiten da.
MEMORIA: eraikitze prozesu guztiaren deskribapena, jatorrizko diseinuan egindako aldaketak, 
eraikitako obkejtuaren deskribapena eta prozesuaren ebaluazioa.
Textos complementarios (Anaya): Memoria técnica (PDF)

Aipaturiko faseak bata bestearen ondoren egiten dira, goiko eskeman adierazten moduan. Hala ere, batzuetan atzera egin behar dugu prozesua ziklikoa bait da, ondoko organigraman ikusten den bezala. Gezi handiek fase batetik bestera pasatzea adierazten dute eta alboko geziek feedback-a nola gerta daitekeen adierazten dute, hau da, aurreko etapa batetara bueltatzea.


Adibidea
Powered by emaze


JARDUERA
Nola konpondu dezakegu ikasgelan dugun arazoa?



Arazoaren deskribapena
Ikastetxeko ikasleek ez dute leku nahikorik bere pupitreetan ikasgai guztietako liburuak eta koadernoak gordetzeko. Materiala etxera eraman eta ekarri egiten dute (behar dutenean), beste ikaskide batzuen pupitreak erabiltzen dituzte edo hutsik dauzenak, lehioaren apalean jartzen dituzte edo lurrean... Egoera hau zuzentzen duen konponbide egokia eta erabilgarria behar dugu, gehiegizko inbertsio ekonomikorik behar ez duena eta ikasgeletan erabat integratuta geratuko dena.

Metodologia
  • Lan taldeak sortu (lau ikasle talde bakoitzean) eta rolen banaketa.
  • Erantzun behar diren galderak (brainstorm) eta beraien kategorizazioa.
  • Lan-plana sortu.
  • Zereginak banatu eta arazoa konpondu.
  • Konponbideeen aurkezpena:
  1. Aurkezpena egin (PowerPoint edo antzeko programaren bidez) jarraituriko prozesua eta aukeraturiko konponbidea erakutsiz.
  2. Planteaturiko konponbide posibleen marrazkiak egin.
  3. Aukeraturiko konponbidearen maketa egin edo Google SketchUp programarekin 3D marrazkia.
  4. Aurrekontua.
Helburuak
  • Teknologiaren funtzio nagusia ezagutu.
  • Proiektuen metodoa ezagutu eta horri jarraituz, planteaturiko problema konpontzeko objektuak diseinatu eta eraiki.
  • Objektu teknologikoen diseinuan marrazketak (bozetoak, krokisak…) eta maketak egitea duten garrantzia ezagutu.
  • Antzeko funtzioa betetzen duen objektuaren analisia egin (analisi-anatomikoa, funtzionala, teknikoa, ekonomikoa, soziologikoa, estetikoa eta ekonomikoa) bere diseinuaren arrazoiak aztertzeko, bere egitekoa, forma...
  • Aurrekontu bat prestatu.
  • Teknologian funtsezkoak diren dokumentuak osatu: proiektu teknikoa eta memoria.
  • Baliabide digital desberdinak erabili. Ordenagailu bidezko diseinua: Google SketchUp.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina