OBJEKTUEN BILAKAERA

Denborarekin objektu teknikoak aldatu egiten dira. Batzuetan bere itxura aldatzen da, besteetan objektua egiteko erabili dituzten materialak edo funtzionatzeko behar duten energia iturria. Objektu batzuk, pala edo mailua kasu, ia ez dira aldatu mendeetan zehar, beste batzuk, telefonoa edo ordenagailua kasu, asko aldatu dira denbora gutxian.
Mailuaren bilakaera

Telefonoaren bilakaera
Telefono mugikorraren bilakaera

Ingelesez dagoen webgunea; argazki askorekin, telefonoen eboluzioaren historia txikia dago


Baina, zergatik aldatzen dira objektuak?

Objektu baten diseinuaren zikloak ez dira inoiz bukatzen. Arazo bat aurkitzean hasten da eta konponbidea aurkitzean bukatzen da. Baina badirudi, arazo bakoitzari ematen zaion konponbide bakoitzeko, beti aurkitu daiteke hobekuntza bat, konponbide berria dakarrena, eta konponbide berria erabiltzen ari garenean, erronka berria sortzen da: material gutxiagorekin egin daiteke? merkeagoa? txikiagoa?

Objektu bat aldatzen duten arrazoi nagusiak, besteren artean, honakoak ezin daitezke:
  • Objektua beste era batean egitea ahalbidetu duten teknologia berriak, material berriak edo tresna berriak agertu dira. Adibidez, objektuaren zati batzuk plastikozkoak egitea, burdinezkoak edo egurrezkoak egin beharrean.
  • Objektu hauek erabiltzen dituzten gizartearen ideologia, sineste, ohitura, moda edo arauak aldatu dira. Adibidez, segurtasun arauak.
  • Behar bera hobeto betetzen duten objektu berriak agertu dira (seguruagoak, erabiltzeko errezagoak edo energia gutxiago behar dutenak), edo eginbehar bera berdin betetzen duten objektuak agertu dira, baina merkeagoak.
  • Energia mota edo iturri berriak agertu dira. Adibidez, hidrogenoa edo alkohola automobiletarako erregai alternatibo gisa.
  • Objektua erabiltzean arazo berriak agertu dira eta konponbidea aurkitu nahi izan da.
  • Ezaugarri edo funtzio batzuk hobetzen saiatu da: abiadura, piezak errazago aldatzea, energia gutxiago kontsumitzea, ezaugarri berriak gehitzea...


JARDUERA
Nola aldatu dira historian zehar eguneroko zenbait objektu?
  • Bilatu Interneten objektu tekniko baten historiari buruzko informazioa.
  • Aurkezpena prestatu, ahalik eta irudi gehien sartuz.
         SARRERA: objektuaren funtzioa.
         ASMATZAILEA: nor, noiz, non asmatu zen.
         BILAKAERA HISTORIKOA: objektua nola joan den aldatzen historian zehar.
         BIBLIOGRAFIA: erreferentzia edo iturri bibliografikoen zerrenda.
  • Objektuaren garapen historikoa laburtzen duen taula prestatu, orrialde bakar batean.
          HISTORIA DEL RELOJ    EJEMPLO-1    EJEMPLO-2   EJEMPLO-3



Webgrafia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina