INGURUMENAREKIKO ERAGINA

Teknologiaren produktuek bere eragina daukate eta, erabili aurretik, eragin hori ebaluatu beharko litzateke

Hasieratik, teknologiak naturala dena kontrolatu eta aldatu izan du eta objektu, prozesu eta giro artifizialak sortu ditu. Honela, teknologiak gizarteari hainbat abantaila eta onura ekarri dizkio, baina arazo askoren iturri ere bada. Gizakiaren eraginez ingurumena kutsatzea eta suntsitzea ez da gaurko arazoa. Askotan produktu teknologiko batek arazo bat gainditu baina beste bat sortu edo larriagotzen du. Adibide garbia da, basogabetzea eta toki horiek ereiteko lur bihurtzea.
Indonesia: selvas tropicales dañadas por incendios forestales

Era berean, hor dauzkagu erreketara hondakinak isurtzea, gerretan basoak erretzea, ehizaren eraginez animaliak desagertzea, laboreek landerak ordezkatu eta landareak galtzea, artzaintzaren ondorioz lurra higatzea... Gizaki populazioak txikiak ziren bitartean eta teknologia apala. bere eragina ingurumenean tokian tokikoa zen. Baina, populazioa handitu eta teknologia indartu ahala, arazo orokorragoak agertzen joan ziren.
World Population Clock http://galen.metapath.org/popclk.html

Nekazaritza iraultzari esker populazioa nabarmen handitu ahal izan zen eta, ondorioz, erabilitako baliabideak ere. Iraultza industrialak aldaketa are handiagoa eragin zuen, erregai fosilak era lurraren baliabide mineralak intensiboki esplotatzen hasi ziren. Ordutik populazioa eta populazioak lurrean duen eragina azkar handitzen hasi zen.

Hazkundearen mugak
Gaurko eredu ekonomikoa hazkundean oinarritzen da, gero eta produktu eta zerbitzu gehiago produzitzean. Produktuen fabrikazioak lehengaiak (materialak sortzeko) eta energia eskatzen du, eta beroa eta hondakinak sortzen ditu. Hondakin hauek edo euren eraginak ezabatzeko beroa sortzen da eta baliabideak kontsumitu egiten dira.

Baina Lurra mugatua da eta baliabideak agortzen ari dira, erabili ahala hondatzen direlako. Baliabide natural guztiak (elikagaiak, ura, egurra, burdina...) mugaturik daude bai beren iturriek mugaturik, bai desegiteko erak mugaturik. Beraz, baliabideak ez lirateke kontsumitu beharko berritzeko behar duten denbora baino azkarrago, ezta desegin xurgatu ahal diren baino azkarrago.

Arrakala teknologikoa
Aurrerapen teknologikoek abantailak ematen dizkiete bultzatzen dituzten talde sozialei. Burdina nola lortu eta landu zekiten zibilizazioek, adibidez, brontzezko armak eta tresnak zituztenei nagusitu zitzaizkien. Lurrun-makinaren asmakuntzak, trenbideak eta sailean produzitzeak potentzia bihurtu zituzten nazio industrializatuak. Gaur egun, komunikazioak, informatikak, robotikak eta bioteknologiak aldea markatzen dute.

Alde nabarmenak daude herri garatu eta garatzeko bidean daudenen artean eta denbora pasatu ahala, aldea nabarmendu egiten da eta arrakala teknologikoak pobreago egiten ditu jada pobreak direnak. Mundu eramangarria lortzeko giltzetako bat, pobrezia errotik kendu nahi bada, herri pobreetan zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzean datza.


Teknologia jasangarriak
Teknologia jasangarri terminoa, baliabideak agortu gabe eta ingurumenean kalte handiak eragin gabe, denbora luzez iraun ahal duten teknologiei erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Kategoria honetan sartzen dira, adibidez, gaurko teknologia batzuen eragin kaltegarriak (kutsadura, hondakinak, baliabideak agortzea...) gutxitzeko erabiltzen diren teknologiak, horien artean:
  • Eraginkortasun energetikoa hobetzen duten teknologiak. Eraginkortasun handiagoko motorrak fabrikatzea, energia gutxiago galtzeko prozesuak diseinatzea...
Boroako zentral termoelektrikoa (ziklo konbinatua)
  • Energia berriztagarriak erabiltzen dituzten teknologiak. Erregai fosilen eta uranioaren ordezko energia iturri alternatiboak bilatzeko asmoarekin sortu dira eta ingurumeari egiten zaion kaltea gutxitu dute.
Energia berriztagarriak. Energia eolikoa (haize-sorgailuak)
  • Energia aurrezten duten teknologiak. Kontsumoa murrizten duten teknologiak, adibidez.
Kontsumo gutxiko bonbilak
  • Hondakinen errekuperazio, trataera eta birziklatze teknologiak. Errauztegiak ordezkatu nahi dituzten teknologiak, adibidez.
Hondakinen gestioa



7. JARDUERA
Energia aurrezten duten teknologiak eta eraginkortasun energetikoa hobetzen duten teknologiak azter ditzagun:
  1. Kontsumo baxuko bonbilak
  2. LED bonbilak
  3. Kotxe elektrikoa
  4. Hidrogeno kotxea
  5. Ziklo konbinatutako zentralak
  6. Koogenerazioa

Webgrafia
Lámina Reciclaje  Lámina reciclaje
Página web del Grupo del Banco Mundial dedicada a ofrecer materiales para el aprendizaje sobre el desarrollo sostenible Programa de Educación para el Desarrollo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina