Instalazio elektrikoa

Hargunea (acometida) instalazioaren partea da. Eraikin edo etxebizitza bat eta hornidura-sarea lotzen ditu babes-kaxa orokor (cuadro de protección general) baten bidez (BKO). Kaxa hau, normalean, etxeetako kanpoaldeko fatxadan egoten da. Elikatze sare orokorraren babes elementuak ditu eta, beraz, leku libreetan eta eta sartzeko errazak diren lekuetan egon behar dute kokaturik.

Babes-kaxa orokorra eta eraikinaren edo etxebizitzaren barne instalazioa aldagurutze instalazioen bidez konektatzen dira.

Elikatze sare orokorrak, babes-kaxa orokorra eta kontagailuen gela (contadores) lotzen ditu. Kontagailuetan etxebizitza bakoitzean egiten den energia elektrikoaren banakako gastua erregistratzen da. Kontagailua eta bestelako gailuak zigilituta daude beraien manipulazioa ekiditeko, Kontrataturiko enpresa elektrikoa arduratuko da instalazioaz eta kontrolaz.
Ondoren, korronte elektrikoa potentzia-kontrolatzeko etengailutik (PKE) (Interruptor de Control de Potencia, ICP) pasatzen da. Etengailu hau zigilatuta dago ere eta konpainia elektrikoarekin kontratatutako potentzia altuena ez pasatzea kontrolatzen du. Kaxa batean kokatuta dago, beste gailu guztien aurretik, aparteko konpartimendu batean (beste aginte eta babes gailu orokorrak dauden panelan jar daiteke).

Potentzia-kontrolatzeko etengailuaren ezaugarriak konpainia elektrikoak ematen ditu, kontratatzen den potentziaren arabera.
Potentzia-kontrolatzeko etengailutik (PKE), korrontea zuzen doa babes panel orokorrera, hau da, edozein instalazio elektrikoren muinera. Bertan etxeko korronte elektriko guztiak gidatzen dituzten kable guztian daude eta ondoko gailuek osatzen dute:
  • Etengailu automatiko orokorra (EAO) (Interruptor General Automático, IGA). Panelean agertzen den lehen elementua da (PKE etengailuaren ondoren). Etxebizitzako sistema elektriko osoa deskonektatzeko balio du edo korrontearen intentsitate gehiegiagatik.
  • Etengailu diferentziala (ED) (Interruptor Diferencial, ID). EAOren ondoren konektatuta dago. Korronte-ihes bat dagoen bezain pronto instalazio elektrikoa deskonektatzeko balio du. Sakatzerakoan instalazioa deskonektatzen duen botoi bat ere izaten du.
  • Etengailu automatiko txikiak (EAT) (Pequeños Interruptores Automáticos, PIA). EDren luzapenera konektatzen da. Bertatik etxebizitzako zirkuitu guztiak doaz (argiteria, korronte-harguneak eta sukaldea) eta bakoitzak bere EATa du. Gehiegizko kontsumoagatik edo gehiegi berotzen baldin bada, zirkuitua itzaltzeaz arduratzen da.

Etxebizitza baten instalazioan ondoko kableak daude:
  • Fasea. Etxebizitzaren korronte elektrikoa sartzen den eroalea da. Korronte hori piztuta dauden tresna guztietara pasatuko da. 
  • Neutroa. Etxebizitzaren korronte elektrikoa ateratzen den eroalea da, etxetresna elektriko, bonbila edo konektaturiko erramintak zeharkatu ondoren. 
  • Lur-hargunea. Kable eroale bilduma da. Bide alternatiboa eskaintzen dio korronte elektrikoari fuga bat edo kontaktu txar bat egotekotan, elektrokuzio arriskuak txikituz. Lur-harguneko kable orokorra, babes koadro orokorretik eraikineko lur-harguberaino doa.
Eroale ezberdinak identifikatzeko kolore kode bat ezarri da; koloreak daltoniko batek ere ezberdindu ditzake. Extebizitzako hormetan plastikozko hodi landatuen barruan ezkutaturik ageri dira.
  • Fasea: beltza, marroia edo grisa.
  • Neutroa: urdina.
  • Lur-hargunea: marra hori eta berdeekin.
Etxebizitza bateko korronte elektrikoa eramaten duen kabletua babes-kaxa orokorretik ateratzen da. Etxebizitza batean instalatu behar diren zirkuitu elektriko ezberdinen kantitatea eta ezaugarriak, etxebizitzaren elektrifikazio gradura egokitu behar dira. Elektrifikazio maila, erabiltzaileak instalatu eta konektatuko dituen tresna elektriko guztien potentziak (watt-etan) gehituz lortzen da.

Kontsumo mailaren arabera, elektrifikazio maila bi daude (2002ko araudi elektroteknikoa TBAE): oinarrizko maila eta maila goratua.


OINARRIZKO ELEKTRIFIKAZIO MAILA
Oinarrizko zirkuitu baten kableatu panel orokorra
Oinarrizko kontsumo beharrak babesten ditu, handitze lanen beharrik gabe. Bost zirkuitu autonomo eransten ditu:
  C1  Zirkuituko argiztapen guztiak konektatzen dituen puntua.
  C2  Korronte izaera guztiak eta hozkailuaren hartze zirkuituak.
  C3  Sukaldea eta labearentzat zirkuitua.
  C4  Garbigailua, ontzi-garbigailua eta termo elektrikoa konektatzen diren zirkuitua.
  C5  Komuneko hartzeak eta sukaldeko dependentzia laguntzaile guztiak hornitzeko zirkuitua.


ELEKTRIFIKAZIO MAILA GORATUA
Oinarrizko maila babestu behar du eta berokuntza sistema elektrikoa eta aire girotuaren instalazioa. Elektrifikazio maila honek oinarrizko graduak gehitzeaz gain, ondorengoak ere gehitzen ditu:
  C6  C1 motako zirkuitua, 30 argi puntu bakoitzeko.
  C7  C2 motako zirkuitua, izaera orokorreko 20 korronte hargune edo etxebizitzako azalerak 160 m2 erabilgarriak pasatzen dituenean.
  C8  Berogailu elektrikorako hargunea, bere instalazioa aurreikusten baldin bada.
  C9  Aire egokiturako zirkuitua, instalazioa aurreikusten baldin bada.
  C10  Lehorgailu independienterako zirkuitua.
  C11  Automatizazio sistemarako zirkuitua, energia eta segurtasun kudeatze distema, beti ere instalatzea pentsatzen baldin bada.
  C12  C3 edo C4 zirkuitu gehigarriak, instalatzea pentsatzen denean, edo C5 zirkuitu gehigarria, korronte hartzeen kantitatea 6 baino gehiago ez baldin bada.

Etxebizitza baten elektrifikazio maila aurretik pentsaturiko beharren arabera egingo da, eta baita etxebizitzaren azalerarekiko ere.

Etxebizitza batean ez da oso ohikoa etxe tresna elektrikoak, luminaria era beste tresna elektrikoak momentu berean funtzionatzen egotea. Instalazio baten aldiberekotasun faktorea momentu berean funtzionatzen egon daitezkeen hartzeko guztien potentzia eta potentzia osoa edo instalazioaren kargaren arteko harremana da. Adibidez, instalazio baten aldiberekotasun faktorea 0,6koa bada eta instalazioaren karga 5.430 Wekoa baldin bada, 5430 x 0,6 = 3258 Wekoa da.




Informazio gehiago:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina