2016(e)ko ekainaren 5(a)

Burj Khalifa eraikina


Dubaiko hirian eraiki den etxe orratza da Burj Khalifa eraikina (aurretik Burj Dubai). Munduko eraikinik altuena da, 828 metroko altuerarekin antena kontutan izanda. Eraikuntza 2004ko irailaren 21ean hasi zen eta 2010eko urtarrilaren 4an inauguratu zuten.

Eraikinak 163 solairu ditu, 3.000 bat kotxerentzako lurpeko aparkalekua, 58 igogailu eta hainbat erabilpen: etxebizitzak, bulegoak eta erabilpen komertziala besteak beste. Bere funtzionamendurako, egunero ia 946.000 litro ur behar direla uste da; 100 watteko 360.000 lanpara argitzeko besteko elektrizitatea eta hozteko 10,4 milioi kiloko izotza.

Dubaiko klima subtropikala eta elkorra da, eta udako tenperatura altuak ez jasateko, etxe orratz honen diseinuan energia aurrezteko teknikak jarri dira, hala nola, kristal geruza bikoitza. Honek kanpoko gehiazko berotik babestuko du. Barruko ur kondentsatua erauzteko sistema bat du eta hortik ateratako urarekin eraikina inguratzen duten lorategiak ureztatzen dira. Efizientzia energetiko handia izateaz gain, eguzkitik, haizetik eta uretik berezko energia sortzeko gai da. Eraikuntzaren efizientzia energetikoa handitzeko forma bat eguzki arkitektura pasiboaren teknikak aplikatzean datza.

Etxe orratzak etxe azkarrak dira, guztiz automatizatuak. Domotika eta inmotika gisa ezagunak diren teknologiak dituzte:
  • Domotika latinezko domus (etxea) eta tica (automatiko) hitzetatik dator. Etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema adimentsu bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz.
Etxebizitza adimentsua. Iturria: http://www.tudomotica.com
  • Inmotika etxebizitza bezala erabiliko ez diren eraikuntzetan (holetak, ikastetxeak, unibertsitateak, hospitalak...) kontrol eta automatizazio adimentsura aplikaturiko teknologien multzoa da, energiaren erabilpen efizientea, segurtasuna, erosotasuna eta sistemaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa eskainiz.
Eraikuntza adimentsua. Iturria: http://itmmantenimiento.com



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina